2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

XXI. MENDEN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK

Gaur egun ezarrita dagoen hezkuntza sistema hainbat ereduen aldaketak jasan behar izan ditu, partidu politikoen aukeramenen arabera. Sistemaren aldaketak hauek izan dira: Ley General de Educación, LOGSE, Euskal Eskola Publikoaren Legea, LOCE, LOE eta LOMCE.
Hasteko, Ley General de Educación legea 1970. urtean onartu zen, eta honako ezaugarriak zituen: 6-14 urte bitartean hezkuntza orokortzea eta adin hauetan sistema bakarra egotea. Hurrengo, administrazio bakarra estatuarena zen. Eta azkenik, neskak eta mutilak elkarrekin ikasten hasi ziren.
LOGSE legea 1990an ezarri zen eta honako xedeak zituen; lehendabizi hezkuntza demokraziara egokitu behar zela. Gero, gaztelania bezala gainerako hizkuntzak ofizialtzat hartu izango zirela. Ondoren, Autonomiak elkartzeko ahalmena izango zuten, ikastetxeen autonomia aitortuko zela, familiek parte hartze handiago bat izango zuten eta hezkuntza sisteman gaur egun daukagun egitura ezarriko zen. Azkenik, heziketa derrigorrezkoa bihurtu zen 16 urte arte.
3 urte barru (1993an) Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu egingo zen eta hau esaten zuen; Elkarte Autonomoek Hezkuntza ahalmena zutela eta legedia propioa sor zezaketela. Lege honen helburu nagusia Euskal eskola publikoa demokratikoa izatea izango zen, gizartearen zerbitzura egotea, kulturaren igorlea izatea, eskola berdintzailea izatea eta dibertsitateen bateratzailea bihurtzea.
LOCE legea 2002. urtean onartu egin zen. Lege hau honako xedeak zituen: DBH abandonu tasa gutxitzea eta ahaleginak eta buruari exijitzeko baloreak goraipatzea.
4 urte barru (2006. urtean), aurreko legea indargabetu egin zen eta LOE legea onartu egin zen, honako zioak mugituta: aukera berdintasuna egotea (hau da, ikastetxe eta behar zuten ikasleei laguntza ematea), ikasleek pribatuen eta publikoen artean banatzea, era ekitatibo batean. Eta azkenik, Europako hezkuntza sistemak bat etortzea.
Azkenik, gaur egun dagoen hezkuntza sistema dago. LOMCE du izena eta 2013. urtean adostu egin zen. LOMCE-ren ezaugarriak honako hauek dira: herriaren hezkuntza maila eta nazioartean lehiatzeko gaitasuna handia izatea, eta horretarako gizarte inplikatua behar da. Helburuak aldiz, honako hauek dira: eskola emaitzak hobetzea, hau da, ikasleak bikaintasuna izatea. Gero, lana eskuratzeko aukera handiagoak izatea. Eta azkenik, ikasleak lehiatsuago garatzea.


Aldaketa guzti hauen ondorioz galdera asko sortzen dira gure hezkuntza sistemaren inguruan, adibidez: eskoletan funtzio asistentziala edo hezitzailea burutzen da? Gaurko eskolen sistemek funtzio asistentziala nahiz hezitzailea sustatzen dituzte, funtzio asistentzialak umeen ardura fisiologikoak ondo mantentzea esan nahi du, eta funtzio hezitzailea ikasleari pixkanakako ezagutza garapena ematean datza.
Funtzio asistentziala jaio eta lehenengo urteetan sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren eta emozioen oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak dira. Une horretan egituratzen dira garuneko zelula gehienak eta neuronen arteko konexio gehienak. Eta prozesu hori guztia behar bezala osatzeko ezinbestekoak dira elikadura eta osasun egokiak edukitzea. Eta horrez gain, berriki egindako hainbat azterlan garrantzitsuren arabera, jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko elkarreragina edukitzea eta ikaskuntzarako giro egokia eskuratzea, horri funtzio asistentziala esaten zaio, jaiotzen garenetik berez ditugun ahalmen izugarriak garatzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da hezkuntza berez asistentzialtasunaren aurkakoa dela izatez, eta betetzen duen funtzioaren arabera asistentziala den gauza ororen abiapuntu bezala baliabide gutxi dituen haurtzaroa hartzen dugu, eta adin txikiko umeak funtzio asistentzialaren bidez garapen handia izaten dute, mantenimendua, sozializazioa... 0-6 urteko umeentzako baliabide oso baliogarria delako.
Funtzio hezitzailea edo hezkuntza formala eskolentzako lehenbiziko funtzioa sistema hezitzailea izatea da, bertako umeek jakintza-maila altuenetara joateko; gaur egun hezitzaileek prestigioa galdu dute azken hamarkadetan eta, aldiz, eskolari gero eta gauza gehiago eskatzen zaizkio. Lehen eskolak ezagutzak transmititzen zituen eta heztea familiari zegokion; gaur exijitzen zaio balioak susta ditzala, ohiturak erakuts ditzala, jokabide zuzenak eta abar, eta hori dena kontzientzia etikoarekin, ingurumenarekiko errespetuz, sexu diskriminazioa zein kontsumismoa gaindituz. Haur eskolako pertsonen ardura dutenei eskatzen zaizkien egitekoak, beraz, asko eta mota guztietakoak dira. Eskolan irakastea eta heztea espero da, eta gainera espero da zaintzari buruz, haurraren hazte prozesua laguntzeko moduei buruz erreferentzia koherenteak ematea. Familiek euren hezteko ardura eskolarekin partekatzen dute, eta neska-mutilek eskolan bizi dituzte talde bizitzako esperientzia oinarrizkoenak, bai lotura afektiboak finkatze aldetik, eta baita jada familia eremu pribatukoak soilik ez diren bestelako egoera batzuei dagokienaz ere, esaterako jatea, atseden hartzea eta lo egitea. Hala, Haur Hezkuntzako irakasleen funtzioak konplikatu egiten dira eta, Vicenç Arnaizek idatzitakoaren arabera, “hezkuntza pertsona bakoitzaren gaitasunen garapenerako prozesutzat ulertzen dutenentzat, heldua ez da jakintza eredu eta imitatu beharreko eredu, baizik eta inguruaren antolatzaile, (haurraren garapena sustatu ahal izateko eta haurrak esanahi kulturalak eraikitzea bultzatu ahal izateko). Ikuspegi horretatik irakaslea ikaslearekin etengabeko elkarrekintzan ari da, batetik bere mailara egokituz, eta bestetik helduak planifikatu dituen intentzionalitateetara eramanez”.
Francesko Tonucciren arabera (1940. hamarkadako pedagogoa) gaurko eskoletan funtzio asistentziala funtzio hezitzailea bezain garrantzitsua da, umeen hezitze prozesua sozializazioaren eta ezagutzaren bitartez egiten delako, funtzio hezitzailea garrantzitsua da umeen jakituria aberasteko, baina funtzio asistentziala garrantzi bera dauka (umeek denbora gehiago ematen dutelako haien irakasleekin, haien gurasoekin baino), beraz eskoletan bi sistemen arteko oreka egotea komenigarria da.


Aurreko galderarekin batera, honako hau etortzen da; kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldaketari garrantzi handiago ematen zaio ikastolan? Gaur egun sinesten da ikastoletan egiten dena dela kulturaren transmisio hutsa baina hori ez da batere egia. Hasteko, jakin behar dugu kultura tradizioarekin lotzen dela baina zuzenagoa izango litzateke gizartearekin lotzea, gizarte bakoitzak kultura mota desberdin bat duelako. Hau kontuan izanda, ondorioztatu dezakegu kultura ez zela existituko gizarterik gabe, bata bestea behar duelako, gizartea aldatzen denean gizarte horren kultura aldatzen da, ildo hau jarraituz frogatzen dugu kultura ezin dela tradizioarekin lotu, tradizioa aldatzen ez dena delako. Kulturaren esanahia argi utziz gero esan dezakegu ikastoletan ez dela egiten kulturaren transmizio hutsa bi arrazoi nagusiengatik: alde batetik, gaur egungo hezkuntza sistemaren estruktura gure gobernuak hautatutakoa da eta horrek esan nahi du aukeratu egin direla kulturaren zein atalak erakutsiko diren ikastoletan, nahi duten pertsona motak lortu dezaten. Kultura balore askoz osatzen da eta ez dira guztiak irakasten ikastoletan, haurrei bakarrik irakasten zaie pentsatzen dituztenak sistemarentzat eta momentuko gizartearentzat onuragarriak izango direla.
Beste aldetik lehen esan dugun bezala ezinezkoa da kulturaren transmizio hutsa burutzea gizartearekin estuki lotuta dagoelako. Gizarteak beti aldaketan dago eta horrek esan nahi du gizarte horren kulturak, ondorioz, aldaketak jasango dituela, handiak edo txikiak berdin du, beti balore berriak gehitzen ari dizkiogu gure kulturari eta horrekin batera batzuk desagerrarazten saiatzen gara, gustukoak ez ditugulako arrazoi desberdinengatik, adibidez; Islamiar kulturan hezi egin diren neska batzuk bere kulturaren arauen kontra daude, burka adibide on bat izango litzateke, horrek esan nahi du kultura hutsa ez dietela transmititu baizik eta erakutsi edo ikasi dutela kultura forma kritiko batean ikusten haien gizarteak gizarte okzidentaletik jasandako aldaketen eraginez.
Bukatzeko gure ustez kultura da heziketaren atal garrantzitsu bat, horregatik aipatu nahi dugu Josefina Aldecoaren esaldi famatu bat horrela diona: “Educad a los niños. Educadlos en la tolerancia, en la solidaridad. Transmitirle lo más importante que tenemos: la herencia cultural”. Irakasleek kulturaren transmizioa burutu behar dute baina ez forma tradizional batean, haien ikasleei irakatsi behar diete forma kritiko batean kultura aztertzea, gizartea aldatzen eta eboluzionatzen jarrai dezan, beti gauza berdinak egiten baditugu hauek kuestionatu gabe nola lortuko dugu pertsona berritzaileak hezitzea?


Laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzearen inguruan,  egunerokotasunean edozein gauza sailkatzeko joera daukagu. Ikasleez hitz egiterakoan ohitura dago ikasle onak edo txarrak diren adieraztea. Joera dago ikasketetan bikaintasuna saritzea, honen arrazoi nagusia, bikaintasuna lortzea izango da. Beraz, ikasle bikainak ez diren umeak gutxietsita senti daitezke besteen aurrean. Ezarrita dagoen lege organikoak, bikaintasuna bilatzen du. Gainera ikasleen arteko konpetentzia nahi dute, izan ere, horretarako prestatuko dira ikasleak sistema politikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta.
Trabak topatzen dituzten ikasleen artean adore eman behar zaie, aurrerapen txikiak lortzen dituztenean gogoan hartu eta gero erronka berriak emango zaizkie. Erronka berriei esker, motibazioa izango dute ikasten jarraitzeko, jarrera positiboa izateko irakatsiko zaie. Ez dago zapaltzeko beharrik, zigorrak eta jarrera txarrak soilik min egingo dizkie, hortaz aparte, hainbat faktore baldintza ditzakete ikasle hauen errendimendu falta.
         Batzuetan ikasle ikastunak diren arren, ez dute ezer lortzen, izan ere, eragile batzuk (arazo kognitiboak, psikologikoak, fisikoak...) baldintza ditzakete haien esfortzua ikasketetan. Denbora gehiago eman behar zaie hauei, irakasle eta gurasoen laguntzaz arazoaren soluzioa bilatuko da.
         Ikasle txarrak aparte, trebeak direnak lagundu behar dira ere, indartu behar da haien progresu akademikoak. Horrela jakingo dute non dauden haien mugak, edozein momentuan bikainak diren ikasle hauek porrotara ailega daitezke eta horri aurre egiteko metodoak ere garatu beharko dira. Hala ere, bikainak izaten jarraitzea saiatuko dira, ikasle nabariei premiatzen zaie, bai bekekin zein bestelako laguntza akademikoekin.
Aurrerapenekin ikasle txarrak, bikainak bihur daitezke eta era berean, onak direnak porrotara ailega daitezke. Jakin behar da ikasleek ez direla onak edo txarrak jaiotzen, haien bizitzan edozein gertaeraren erruz alda daitezkeela. Jasaten dituzten aldaketak kontuan hartuko dira, horrela laguntza eman ahalko zaie.
    Orain arte, hezkuntzak berdintasuna sustatu nahi du, horregatik ezin dira bazterketak egin. Ikasketak lortu nahi duena berdintasuna da, baina beti lagunduko diote nabarmen diren ikasleei. Arazoekin edo arazorik gabe ikasle gehienek laguntza jasoko dute. Hortaz aparte, garrantzitsua izango da edozein momentuan guztiei laguntzea. Jakin behar dugu ikasleek oso ezberdinak izango direla, horregatik ardura handiagoa hartu beharko da motibazio gutxien dutenen artean. Gogo falta daukaten arren ezin dira baztertuta sentitu, bestela ez dute inoiz aurrerapenik lortuko.
      Baina hori ez du esan nahi ikasle onak alde batera utzi behar direla, haiei ere saritzea egokia izango da. Beraz, bai trabak dituzten ikasleei lagundu zein ikasleen bikaintasuna garatu behar da. Ikasle guztiek ikasteko eskubidea berdina izan beharko lituzkete. Azkenean eskolaren ardura haurrak dituzten gaitasunak garatzea da eta hori ez bada betetzen berebiziko laguntza eman beharko zaie.


         Jarraitzeko, lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan dagoen ikusiko dugu. Umeek eskolara joaten direnean normalean adin bereko kideak izango dituzte, batak besteekin eguneko ordu batzuk igarotzen dituzte elkar eta normalean, lagunak egiten dira ume guztiak. Irakasleek lortu nahi dute haien klaseetan giro ona izatea, haien ardura ez da guztiok lagunak izatea, baina saiatuko dira haien artean aukerak izatea ondo eramateko.
Ikasle guztiek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Horrek lagunduko du elkartasuna eta kidetasuna sustatzen, elkarrengandik hainbat gauza ikasiko dute eta horrek lagunduko die azkenean lagunak izatera ailegatzea.
Haurrek beharrezko diren materiak eta etorkizunerako baliagarriak diren hainbat gaitasun ikasiko dituzte. Ikasketa akademikoak oso garrantzitsuak dira, etorkizunerako lana bilatzeko tresna izango da, bestetik munduaren inguruko jakintzak biltzeko ere balio du.
Sozializazioa ezin da alde batera utzi, izan ere, sozializazio akademikoak garrantzia handia izango du, egunerokotasuneko ohiturak eta diziplina barneratzeko lagunduko die haurrei. Maisuak kezkatuko dira haurren ametsak, esperientziak eta dituzten beharrak identifikatzeko, guzti hori jakinda ikasketetan zein ikasleen arteko harremanetan lagungarria izan daiteke. Baloratu eta zainduko dute haien ikasleen arteko harremanak, ikasketetan bikaintasuna lortuko da. Ikasleek garatuko dute ikasleen artean elkarlanean bizitzeko joera, horrela ikasketa kooperatiboak garatuko dira.
Ikasleek haien kideekin elkarlanean jokatuko dute, elkarrekin egongo dira ordu gehienak eta beharrezko diren gauzak elkarrekin egitera ikasiko dute. Beste aldetik, errespetua sortu eta hori soilik sozializazioari esker lortuko da. Gainera, ezinbestekoa da unibertsitatera edota lanera joaten garenerako, bertan talde lan eta elkarrekin egiteko ekintza ugari egin beharko dira.
Azkenen, ikusiko dugu nola ikasketa akademikoek eta sozializazioa, biak maila berean garrantzia berdina izaten dutela. Argi dago, batak bestea ahalbidetuko duela, haurrak txikiak direnetik ez badute elkarlanean jokatzen, hau da, ez badira sozializatzen, denbora pasa ahala gehiago kostatuko zaio gainontzekoekin hitz egitea eta behar den moduan jokatzea. Sozializazio maila egokia ez izanez gero, haurrek, bakardadean murgil daitezke eta hori gabe ezinezkoa da ikasketa akademiko egokiak lortzea.

Xedeekin bukatzeko, umeen heziketa nagusia norena den azaltzen da. Estatuarena ala familiarena? Gaur egun, Homeschooling-a dagoela errealitate bat da. Homeschooling-a haurrak etxean heztea da, hau da, gurasoek euren seme-alabak hezten dituzte etxean. Hezkuntza sistema honek, nahiz eta arautua ez egon, oraindik ez du aita edo ama bat kartzelara eraman edo haien seme-alaben kustodia kendu, soilik eskolatzeko beharra eman zaie ikertuak izan direnean. Gainera, sistema honen kontra daudenak diote haurra ez dela sozializatzen, beste umeekin ez delako erlazionatzen. Eta, kontuan hartu behar da, etxean haur bat heztea arazoak ekar ditzakeela, gurasoek oso ondo prestatuta egon behar dutelako haurra hezteko. Horregatik, umeen heziketa estatuaren eta familiaren ardura da. Biek parte hartu behar dute haurraren heziketan. Familiak haurra ikastetxera eraman behar du, hau da, ikastola batean izena eman eta ikastola horretara eraman. Eta aldiz, estatuaren ardura umeak ikasketa onak jasotzea da, eta eskolatu gabe dauden haurren gurasoei arreta deitu eta eskolatu behar dituztela esatea. Nahiz eta, Ivan Illich-ek bere bideoan ondo esan ikastoletan ikaskuntza monopolizatu egiten dela, ikastola da leku aproposena haurrak benetako ikaskuntza jasotzeko, bere etxean ez duelako matematikak, biologia, eta abar ikasiko, bere etxean errespetua, duintasuna.. ikasiko du, ez gainerako hezkuntza minimoa.
Laburbilduz, bien papera ezinbestekoa da haurren heziketarako, hau da, gurasoek umea eskolara eramaten ez badute eta estatuak ez badu ezer egiten, biek dute errua, gurasoek haurra eskolara ez eramategatik eta estatua gurasoei arreta ez deitzeagatik.



Beraz, gure ustez, hau dena aintzakotzat harturik, heziketa-prozesua luzea eta konplikatua dela esan dezakegu. Lehengo eskolek faktore batzuk lantzen zituzten soilik, baina gaur egun faktore gehiago daude heziketa-prozesuan (funtzio asistentziala edo hezitzailea, kultura transmisioa edo gizarte aldaketa, etab.). Aztertu ditugun puntu hauek erakusten digute nola diren faktore denak garrantzitsuak haur baten heziketarako. Geroz eta hobeto landu faktore bakoitza, orduan eta emaitza hobeagoak lortuko ditu pertsona batek bere heziketan, baina ez da erraza denak ondo koordinatzea. Horretarako, faktore denak elkarlanean aritu behar dute heziketa ahalik eta hoberena lortzeko, eta emaitza ahalik eta onena lortzeko.




BIBLIOGRAFIA

Josefina Aldecoa (1997): La fuerza del destino. Idazlea eta Pedagogoa






1 iruzkin:

  1. Ondo idatzita dago. Dena dela, bibliografian ez dituzue kontuan hartu APA arauak.

    ErantzunEzabatu