Hona hemen grafika bat ikastetxe publikoen hedadurari buruzkoa
IRAKASLE FUNTZIOA HAUR HEZKUNTZA
2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
EAEko 2.134 ikaslek ikasgelatik kanpo jaso zuten hezkuntza arreta joan den ikasturtean
Ikasle horietako gehienek, 1.873k, ospitale eskoletan jaso zuten hezkuntza arreta, 207k euren etxebizitzan bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko Hezigarrirako Lurralde Zentroetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2.134 ikaslek, osasun arrazoien ondorioz ohiko ikastetxera joan ezin zirenez, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskaintzen duten zerbitzuaren bidez jaso zuten hezkuntza 2014-2015 ikasturtean.
Ikasle horietako gehienek, 1.873k, ospitale eskoletan jaso zuten hezkuntza arreta, 207k euren etxebizitzan bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko Hezigarrirako Lurralde Zentroetan. Orotara, hezkuntza arloko 127 profesional arduratu ziren ikasleotaz joan den ikasturtean.
Besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak jakinarazi ditu datuok ostegun honetan Gasteizen, "Ospitalerako ipuinak" bilduma aurkezteko egindako prentsa agerraldian.
Zazpi liburuk osaturiko bilduma Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana García de Motiloak idatzi ditu bere ekimenez, eta ospitaleratutako neska-mutikoei mediku tresneria nahiz jasotzen ari diren tratamendua hurbileko egitea, euren gaixotasuna ulertaraztea eta gertatzen ari zaien horri hitzak ipintzen asmatzea da helburua.
Horrela, Uriartek azaldu du gaixoaldi luzea duten ikasleentzako hezkuntza arreta egoera bakoitzera egokitzen den eskaintza malgu baten bidez ematen dela Euskadin, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko Hezigarrirako Lurralde Zentroen bidez.
Zentro hauek, gaixotasunen baten ondorioz ohiko ikastetxera joan ezin diren ikasleei ematen die erantzuna, eta helburu argia dute: aipaturiko arrazoi horiegatik eskolara joan ezin diren ikasleek kalitatezko hezkuntza izatea, hezkuntza sisteman jarraitu ahal izan dezaten.
Aurkezpenean, zerbitzu hauek eskaintzerakoan hezkuntzaren eta osasunaren arloen artean gertatzen den "beharrezko koordinazioa" nabarmendu du Cristina Uriarte sailburuak.
Honako webgune honetatik berreskuratuta: http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/educacion/201512/12/eaeko-ikaslek-ikasgelatik-kanpo-20151210162503.html
2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
Hezkuntza publikoa
Enseñanza pública
Con tristeza asisto a las opiniones acerca de la enseñanza pública en España. Desde mi experiencia profesional en las aulas madrileñas considero que la raíz del problema no está en la formación de los docentes. En mis años de pizarra no he percibido esas carencias que parece que la propuesta nueva va a solventar, y sí echo de menos el prestigio social que la docencia tuvo y que este enfoque ha vapuleado más todavía.
No se subraya la reflexión acerca de la marginación social que se percibe en las aulas, de los guetos que los centros ponen en evidencia, de las carencias afectivas, de la falta de educación cívica que antes formaba parte del acervo común y que ahora ni los políticos más experimentados son capaces de lucir en sus respuestas parlamentarias; de los medios de comunicación que, plegados al consumo masivo, abandonaron su papel como educadores. Apuntar a la falta de conocimientos del profesorado es lo más cómodo para una sociedad que ha perdido el respeto por la educación de sus miembros.— Mónica Orduña Labra.
Honako webgunetik berreskuratua: http://elpais.com/elpais/2015/12/11/opinion/1449853047_231290.html
Ebaluatzaileak ebaluatu
Evaluar a los evaluadores
Según el informe Panorama de la educación 2015 de la OCDE, de los 34 países, los profesores españoles son de los pocos que no tienen una evaluación de manera regular. Los maestros tienen muchas funciones y una de ellas es el evaluar a los niños para conocer si han conseguido ciertos objetivos y aprendizajes. En el ámbito público solo se tiene que pasar una evaluación, que es la inicial. ¿Pero qué ocurre el resto del tiempo? ¿Los profesores están actualizados? ¿Tienen formación continua? ¿Saben sus puntos fuertes y débiles? ¿Saben si están llegando a sus alumnos? ¿Conocen sus errores? Todas estas preguntas no tienen respuesta si no somos capaces de realizar una evaluación continua y regular, tenemos que ser conscientes de que evaluar forma parte del proceso de enseñanza y de aprendizaje. Debemos de estar abiertos a la crítica y a la autocrítica y ejercer una formación continua para poder superar barreras y conseguir nuevos retos y objetivos.
Que existiera un seguimiento y una valoración de los docentes supondría una mejora en las escuelas, habría mejores entornos de aprendizaje y se progresaría de manera abismal en la carrera profesional de cada uno.— Rocío Sánchez González.
Honako webgunetik berreskuratua:http://elpais.com/elpais/2015/12/11/opinion/1449848068_365278.html
2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea
ABANDONU AKADEMIKOAREN GRAFIKA ESPAINIAN
Grafikan ageri den moduan, Espainiak abandonu akademiko gehien duen herrialdea da, Europar Batasunari dagokionez.
ITURRIA:
2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
ONGI ETORRI!
Kaixo! Gu Nekane Sanchez, Erika Berrueta, Jokin Moyua, Iñaki Jurado eta Nicole Vargas gara.
Nekane eta Erikak batxilergoa bukatzerakoan Haur Hezkuntza ikastea erabaki zuten, beti haurrak zaintzen egon direlako haien aisialdietan eta oporretan. Pentsatzen dute gustoko gauza bat ikastea errazagoa eta dibertigarriagoa dela.
Ni, Jokin Moyua, batxilergoa egin eta gero kiroleko zikloa egin nuen eta bertan aurrekin monitore bezala egin nituen praktikak. kirola gustukoa dut, baina haurrei kirola irakastea gehiago. beraz, aurren heziketan aritzea gustukoa dut eta horregatik etorri naiz bertara.
Nicole Vargas naiz batxilergoa bukatu eta Gizarte Langintza hasi nintzen ikasten. Ez nengoen pozik ikasketa horiekin eta benetan gustuko nuena ikastea erabaki dut. Haurren heziketa interesgarria dela pentsatzen dut eta ondo konpontzen naiz haiekin. Udan klase partikularrak ematen dizkiot haurrei.
Ni Iñaki naiz, batxilergoa bukatu ondoren haur hezkuntza egiteko ideia erakargarria suertatu zitzaidan, umeekin ondo moldatzen naizelako eta haiekin lan egitea guztientzako onuragarria dela uste dudalako; askotan umeak zaindu egin ditut eta eskola bateko tutoretza orduetan parte hartu egin dut hainbat haurrekin.
Espainiako umeen % 45ek gehiegizko pisua edo loditasuna pairatzen dute
Mutilek neskek baino gehiagotan pairatzen dute eta loditasuna orokorragoa da logelan ordenadoreak, kontsolak edota DVDak dituzten eta egoera ekonomiko latzagoa duten umeen artean
6 eta 9 urte arteko Espainiako umeen % 45,2k gehiegizko pisua edo loditasuna pairatzen dute. Espainiako Gobernuaren ustez, 'Aladino' txostenak argitaratutako datua "oso kezkagarria" da.
Mutilek neskek baino gehiagotan pairatzen dute eta loditasuna orokorragoa da logelan ordenadoreak, kontsolak edota DVDak dituzten eta egoera ekonomiko latzagoa duten umeen artean.
Leire Pajin Espainiko Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministroak aurkeztu du gaur 'Aladino' txostena. Espainiako 8.000 umeen inguruko informazioa bildu dute aipatu ikerketan. Nahiz eta datu "txarrak" aurkeztu, loditasunaren eta gehiegizko pisuaren maila "egonkortu egin da" azken hamarkadan.
Espainiako adingabeen % 26k gehiegizko pisua dauka (% 26,3 mutilen artean eta % 25,9 nesken artean). Loditasuna, berriz, umeen % 19k pairatzen dute (% 22 mutilengan eta % 16,2 neskengan).
Albiste osoa irakurri nahi baduzue:
2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena
Burmuinaren zonaldeak
Sormena nola banatuta dago gure burmuinean?

Berria guztiz irakurri nahi baduzue hemen daukazue helbidea:
http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/04/05/actualidad/1365175865_448281.html

Berria guztiz irakurri nahi baduzue hemen daukazue helbidea:
http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/04/05/actualidad/1365175865_448281.html
2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea
XXI. MENDEN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK
Gaur egun ezarrita dagoen hezkuntza sistema hainbat
ereduen aldaketak jasan behar izan ditu, partidu politikoen aukeramenen
arabera. Sistemaren aldaketak hauek izan dira: Ley General de Educación, LOGSE,
Euskal Eskola Publikoaren Legea, LOCE, LOE eta LOMCE.
Hasteko, Ley General de Educación legea 1970. urtean
onartu zen, eta honako ezaugarriak zituen: 6-14 urte bitartean hezkuntza
orokortzea eta adin hauetan sistema bakarra egotea. Hurrengo, administrazio
bakarra estatuarena zen. Eta azkenik, neskak eta mutilak elkarrekin ikasten
hasi ziren.
LOGSE legea 1990an ezarri zen eta honako xedeak
zituen; lehendabizi hezkuntza demokraziara egokitu behar zela. Gero, gaztelania
bezala gainerako hizkuntzak ofizialtzat hartu izango zirela. Ondoren,
Autonomiak elkartzeko ahalmena izango zuten, ikastetxeen autonomia aitortuko
zela, familiek parte hartze handiago bat izango zuten eta hezkuntza sisteman
gaur egun daukagun egitura ezarriko zen. Azkenik, heziketa derrigorrezkoa
bihurtu zen 16 urte arte.
3 urte barru (1993an) Euskal Eskola Publikoaren Legea
onartu egingo zen eta hau esaten zuen; Elkarte Autonomoek Hezkuntza ahalmena
zutela eta legedia propioa sor zezaketela. Lege honen helburu nagusia Euskal
eskola publikoa demokratikoa izatea izango zen, gizartearen zerbitzura egotea,
kulturaren igorlea izatea, eskola berdintzailea izatea eta dibertsitateen
bateratzailea bihurtzea.
LOCE legea 2002. urtean onartu egin zen. Lege hau honako
xedeak zituen: DBH abandonu tasa gutxitzea eta ahaleginak eta buruari
exijitzeko baloreak goraipatzea.
4 urte barru (2006. urtean), aurreko legea indargabetu
egin zen eta LOE legea onartu egin zen, honako zioak mugituta: aukera
berdintasuna egotea (hau da, ikastetxe eta behar zuten ikasleei laguntza
ematea), ikasleek pribatuen eta publikoen artean banatzea, era ekitatibo
batean. Eta azkenik, Europako hezkuntza sistemak bat etortzea.
Azkenik, gaur egun dagoen hezkuntza sistema dago.
LOMCE du izena eta 2013. urtean adostu egin zen. LOMCE-ren ezaugarriak honako
hauek dira: herriaren hezkuntza maila eta nazioartean lehiatzeko gaitasuna
handia izatea, eta horretarako gizarte inplikatua behar da. Helburuak aldiz,
honako hauek dira: eskola emaitzak hobetzea, hau da, ikasleak bikaintasuna
izatea. Gero, lana eskuratzeko aukera handiagoak izatea. Eta azkenik, ikasleak
lehiatsuago garatzea.
Aldaketa guzti hauen ondorioz galdera asko sortzen
dira gure hezkuntza sistemaren inguruan, adibidez: eskoletan funtzio
asistentziala edo hezitzailea burutzen da? Gaurko eskolen sistemek funtzio
asistentziala nahiz hezitzailea sustatzen dituzte, funtzio asistentzialak umeen
ardura fisiologikoak ondo mantentzea esan nahi du, eta funtzio hezitzailea
ikasleari pixkanakako ezagutza garapena ematean datza.
Funtzio asistentziala jaio eta lehenengo urteetan
sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren eta emozioen
oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak dira. Une horretan egituratzen dira
garuneko zelula gehienak eta neuronen arteko konexio gehienak. Eta prozesu hori
guztia behar bezala osatzeko ezinbestekoak dira elikadura eta osasun egokiak edukitzea.
Eta horrez gain, berriki egindako hainbat azterlan garrantzitsuren arabera,
jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko
elkarreragina edukitzea eta ikaskuntzarako giro egokia eskuratzea, horri
funtzio asistentziala esaten zaio, jaiotzen garenetik berez ditugun ahalmen
izugarriak garatzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da hezkuntza berez
asistentzialtasunaren aurkakoa dela izatez, eta betetzen duen funtzioaren
arabera asistentziala den gauza ororen abiapuntu bezala baliabide gutxi dituen
haurtzaroa hartzen dugu, eta adin txikiko umeak funtzio asistentzialaren bidez
garapen handia izaten dute, mantenimendua, sozializazioa... 0-6 urteko
umeentzako baliabide oso baliogarria delako.
Funtzio hezitzailea edo hezkuntza formala eskolentzako
lehenbiziko funtzioa sistema hezitzailea izatea da, bertako umeek
jakintza-maila altuenetara joateko; gaur egun hezitzaileek prestigioa galdu
dute azken hamarkadetan eta, aldiz, eskolari gero eta gauza gehiago eskatzen
zaizkio. Lehen eskolak ezagutzak transmititzen zituen eta heztea familiari
zegokion; gaur exijitzen zaio balioak susta ditzala, ohiturak erakuts ditzala,
jokabide zuzenak eta abar, eta hori dena kontzientzia etikoarekin,
ingurumenarekiko errespetuz, sexu diskriminazioa zein kontsumismoa gaindituz.
Haur eskolako pertsonen ardura dutenei eskatzen zaizkien egitekoak, beraz, asko
eta mota guztietakoak dira. Eskolan irakastea eta heztea espero da, eta gainera
espero da zaintzari buruz, haurraren hazte prozesua laguntzeko moduei buruz erreferentzia
koherenteak ematea. Familiek euren hezteko ardura eskolarekin partekatzen dute,
eta neska-mutilek eskolan bizi dituzte talde bizitzako esperientzia
oinarrizkoenak, bai lotura afektiboak finkatze aldetik, eta baita jada familia
eremu pribatukoak soilik ez diren bestelako egoera batzuei dagokienaz ere,
esaterako jatea, atseden hartzea eta lo egitea. Hala, Haur Hezkuntzako
irakasleen funtzioak konplikatu egiten dira eta, Vicenç Arnaizek idatzitakoaren
arabera, “hezkuntza pertsona bakoitzaren gaitasunen garapenerako prozesutzat
ulertzen dutenentzat, heldua ez da jakintza eredu eta imitatu beharreko eredu,
baizik eta inguruaren antolatzaile, (haurraren garapena sustatu ahal izateko
eta haurrak esanahi kulturalak eraikitzea bultzatu ahal izateko). Ikuspegi
horretatik irakaslea ikaslearekin etengabeko elkarrekintzan ari da, batetik
bere mailara egokituz, eta bestetik helduak planifikatu dituen
intentzionalitateetara eramanez”.
Francesko Tonucciren arabera (1940. hamarkadako
pedagogoa) gaurko eskoletan funtzio asistentziala funtzio hezitzailea bezain
garrantzitsua da, umeen hezitze prozesua sozializazioaren eta ezagutzaren
bitartez egiten delako, funtzio hezitzailea garrantzitsua da umeen jakituria
aberasteko, baina funtzio asistentziala garrantzi bera dauka (umeek denbora
gehiago ematen dutelako haien irakasleekin, haien gurasoekin baino), beraz
eskoletan bi sistemen arteko oreka egotea komenigarria da.
Aurreko galderarekin batera, honako hau etortzen da;
kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldaketari garrantzi handiago ematen
zaio ikastolan? Gaur egun sinesten da ikastoletan egiten dena dela kulturaren
transmisio hutsa baina hori ez da batere egia. Hasteko, jakin behar dugu
kultura tradizioarekin lotzen dela baina zuzenagoa izango litzateke gizartearekin
lotzea, gizarte bakoitzak kultura mota desberdin bat duelako. Hau kontuan
izanda, ondorioztatu dezakegu kultura ez zela existituko gizarterik gabe, bata
bestea behar duelako, gizartea aldatzen denean gizarte horren kultura aldatzen
da, ildo hau jarraituz frogatzen dugu kultura ezin dela tradizioarekin lotu,
tradizioa aldatzen ez dena delako. Kulturaren esanahia argi utziz gero esan
dezakegu ikastoletan ez dela egiten kulturaren transmizio hutsa bi arrazoi
nagusiengatik: alde batetik, gaur egungo hezkuntza sistemaren estruktura gure
gobernuak hautatutakoa da eta horrek esan nahi du aukeratu egin direla
kulturaren zein atalak erakutsiko diren ikastoletan, nahi duten pertsona motak
lortu dezaten. Kultura balore askoz osatzen da eta ez dira guztiak irakasten
ikastoletan, haurrei bakarrik irakasten zaie pentsatzen dituztenak
sistemarentzat eta momentuko gizartearentzat onuragarriak izango direla.
Beste aldetik lehen esan dugun bezala ezinezkoa da
kulturaren transmizio hutsa burutzea gizartearekin estuki lotuta dagoelako.
Gizarteak beti aldaketan dago eta horrek esan nahi du gizarte horren kulturak,
ondorioz, aldaketak jasango dituela, handiak edo txikiak berdin du, beti balore
berriak gehitzen ari dizkiogu gure kulturari eta horrekin batera batzuk
desagerrarazten saiatzen gara, gustukoak ez ditugulako arrazoi
desberdinengatik, adibidez; Islamiar kulturan hezi egin diren neska batzuk bere
kulturaren arauen kontra daude, burka adibide on bat izango litzateke, horrek
esan nahi du kultura hutsa ez dietela transmititu baizik eta erakutsi edo ikasi
dutela kultura forma kritiko batean ikusten haien gizarteak gizarte
okzidentaletik jasandako aldaketen eraginez.
Bukatzeko gure ustez kultura da heziketaren atal
garrantzitsu bat, horregatik aipatu nahi dugu Josefina Aldecoaren esaldi famatu
bat horrela diona: “Educad a los niños. Educadlos en la tolerancia, en la
solidaridad. Transmitirle lo más importante que tenemos: la herencia cultural”.
Irakasleek kulturaren transmizioa burutu behar dute baina ez forma tradizional batean,
haien ikasleei irakatsi behar diete forma kritiko batean kultura aztertzea,
gizartea aldatzen eta eboluzionatzen jarrai dezan, beti gauza berdinak egiten
baditugu hauek kuestionatu gabe nola lortuko dugu pertsona berritzaileak hezitzea?
Laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzearen
inguruan, egunerokotasunean edozein
gauza sailkatzeko joera daukagu. Ikasleez hitz egiterakoan ohitura dago ikasle
onak edo txarrak diren adieraztea. Joera dago ikasketetan bikaintasuna
saritzea, honen arrazoi nagusia, bikaintasuna lortzea izango da. Beraz, ikasle
bikainak ez diren umeak gutxietsita senti daitezke besteen aurrean. Ezarrita
dagoen lege organikoak, bikaintasuna bilatzen du. Gainera ikasleen arteko
konpetentzia nahi dute, izan ere, horretarako prestatuko dira ikasleak sistema
politikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta.
Trabak topatzen dituzten ikasleen artean adore eman
behar zaie, aurrerapen txikiak lortzen dituztenean gogoan hartu eta gero
erronka berriak emango zaizkie. Erronka berriei esker, motibazioa izango dute
ikasten jarraitzeko, jarrera positiboa izateko irakatsiko zaie. Ez dago
zapaltzeko beharrik, zigorrak eta jarrera txarrak soilik min egingo dizkie,
hortaz aparte, hainbat faktore baldintza ditzakete ikasle hauen errendimendu
falta.
Batzuetan ikasle ikastunak diren arren,
ez dute ezer lortzen, izan ere, eragile batzuk (arazo kognitiboak,
psikologikoak, fisikoak...) baldintza ditzakete haien esfortzua ikasketetan.
Denbora gehiago eman behar zaie hauei, irakasle eta gurasoen laguntzaz arazoaren
soluzioa bilatuko da.
Ikasle txarrak aparte, trebeak direnak
lagundu behar dira ere, indartu behar da haien progresu akademikoak. Horrela
jakingo dute non dauden haien mugak, edozein momentuan bikainak diren ikasle
hauek porrotara ailega daitezke eta horri aurre egiteko metodoak ere garatu
beharko dira. Hala ere, bikainak izaten jarraitzea saiatuko dira, ikasle
nabariei premiatzen zaie, bai bekekin zein bestelako laguntza akademikoekin.
Aurrerapenekin ikasle txarrak, bikainak bihur daitezke
eta era berean, onak direnak porrotara ailega daitezke. Jakin behar da ikasleek
ez direla onak edo txarrak jaiotzen, haien bizitzan edozein gertaeraren erruz
alda daitezkeela. Jasaten dituzten aldaketak kontuan hartuko dira, horrela
laguntza eman ahalko zaie.
Orain arte, hezkuntzak berdintasuna
sustatu nahi du, horregatik ezin dira bazterketak egin. Ikasketak lortu nahi
duena berdintasuna da, baina beti lagunduko diote nabarmen diren ikasleei.
Arazoekin edo arazorik gabe ikasle gehienek laguntza jasoko dute. Hortaz aparte,
garrantzitsua izango da edozein momentuan guztiei laguntzea. Jakin behar dugu
ikasleek oso ezberdinak izango direla, horregatik ardura handiagoa hartu
beharko da motibazio gutxien dutenen artean. Gogo falta daukaten arren ezin
dira baztertuta sentitu, bestela ez dute inoiz aurrerapenik lortuko.
Baina hori ez du esan nahi ikasle onak
alde batera utzi behar direla, haiei ere saritzea egokia izango da. Beraz, bai
trabak dituzten ikasleei lagundu zein ikasleen bikaintasuna garatu behar da.
Ikasle guztiek ikasteko eskubidea berdina izan beharko lituzkete. Azkenean
eskolaren ardura haurrak dituzten gaitasunak garatzea da eta hori ez bada
betetzen berebiziko laguntza eman beharko zaie.
Jarraitzeko, lehentasuna ikasleen
sozializazioan ala ikasketa akademikoan dagoen ikusiko dugu. Umeek eskolara
joaten direnean normalean adin bereko kideak izango dituzte, batak besteekin
eguneko ordu batzuk igarotzen dituzte elkar eta normalean, lagunak egiten dira
ume guztiak. Irakasleek lortu nahi dute haien klaseetan giro ona izatea, haien
ardura ez da guztiok lagunak izatea, baina saiatuko dira haien artean aukerak
izatea ondo eramateko.
Ikasle guztiek elkar ezagutzeko aukera izango dute.
Horrek lagunduko du elkartasuna eta kidetasuna sustatzen, elkarrengandik
hainbat gauza ikasiko dute eta horrek lagunduko die azkenean lagunak izatera
ailegatzea.
Haurrek beharrezko diren materiak eta etorkizunerako
baliagarriak diren hainbat gaitasun ikasiko dituzte. Ikasketa akademikoak oso
garrantzitsuak dira, etorkizunerako lana bilatzeko tresna izango da, bestetik
munduaren inguruko jakintzak biltzeko ere balio du.
Sozializazioa ezin da alde batera utzi, izan ere,
sozializazio akademikoak garrantzia handia izango du, egunerokotasuneko
ohiturak eta diziplina barneratzeko lagunduko die haurrei. Maisuak kezkatuko
dira haurren ametsak, esperientziak eta dituzten beharrak identifikatzeko,
guzti hori jakinda ikasketetan zein ikasleen arteko harremanetan lagungarria
izan daiteke. Baloratu eta zainduko dute haien ikasleen arteko harremanak, ikasketetan
bikaintasuna lortuko da. Ikasleek garatuko dute ikasleen artean elkarlanean
bizitzeko joera, horrela ikasketa kooperatiboak garatuko dira.
Ikasleek haien kideekin elkarlanean jokatuko dute,
elkarrekin egongo dira ordu gehienak eta beharrezko diren gauzak elkarrekin
egitera ikasiko dute. Beste aldetik, errespetua sortu eta hori soilik
sozializazioari esker lortuko da. Gainera, ezinbestekoa da unibertsitatera
edota lanera joaten garenerako, bertan talde lan eta elkarrekin egiteko ekintza
ugari egin beharko dira.
Azkenen, ikusiko dugu nola ikasketa akademikoek eta
sozializazioa, biak maila berean garrantzia berdina izaten dutela. Argi dago,
batak bestea ahalbidetuko duela, haurrak txikiak direnetik ez badute
elkarlanean jokatzen, hau da, ez badira sozializatzen, denbora pasa ahala
gehiago kostatuko zaio gainontzekoekin hitz egitea eta behar den moduan
jokatzea. Sozializazio maila egokia ez izanez gero, haurrek, bakardadean murgil
daitezke eta hori gabe ezinezkoa da ikasketa akademiko egokiak lortzea.
Xedeekin bukatzeko, umeen heziketa nagusia norena den
azaltzen da. Estatuarena ala familiarena? Gaur egun, Homeschooling-a dagoela
errealitate bat da. Homeschooling-a haurrak etxean heztea da, hau da, gurasoek
euren seme-alabak hezten dituzte etxean. Hezkuntza sistema honek, nahiz eta
arautua ez egon, oraindik ez du aita edo ama bat kartzelara eraman edo haien
seme-alaben kustodia kendu, soilik eskolatzeko beharra eman zaie ikertuak izan
direnean. Gainera, sistema honen kontra daudenak diote haurra ez dela
sozializatzen, beste umeekin ez delako erlazionatzen. Eta, kontuan hartu behar
da, etxean haur bat heztea arazoak ekar ditzakeela, gurasoek oso ondo
prestatuta egon behar dutelako haurra hezteko. Horregatik, umeen heziketa
estatuaren eta familiaren ardura da. Biek parte hartu behar dute haurraren
heziketan. Familiak haurra ikastetxera eraman behar du, hau da, ikastola batean
izena eman eta ikastola horretara eraman. Eta aldiz, estatuaren ardura umeak
ikasketa onak jasotzea da, eta eskolatu gabe dauden haurren gurasoei arreta
deitu eta eskolatu behar dituztela esatea. Nahiz eta, Ivan Illich-ek bere
bideoan ondo esan ikastoletan ikaskuntza monopolizatu egiten dela, ikastola da
leku aproposena haurrak benetako ikaskuntza jasotzeko, bere etxean ez duelako
matematikak, biologia, eta abar ikasiko, bere etxean errespetua, duintasuna..
ikasiko du, ez gainerako hezkuntza minimoa.
Laburbilduz, bien papera ezinbestekoa da haurren
heziketarako, hau da, gurasoek umea eskolara eramaten ez badute eta estatuak ez
badu ezer egiten, biek dute errua, gurasoek haurra eskolara ez eramategatik eta
estatua gurasoei arreta ez deitzeagatik.
Beraz,
gure ustez, hau dena aintzakotzat harturik, heziketa-prozesua luzea eta
konplikatua dela esan dezakegu. Lehengo eskolek faktore batzuk lantzen zituzten
soilik, baina gaur egun faktore gehiago daude heziketa-prozesuan (funtzio
asistentziala edo hezitzailea, kultura transmisioa edo gizarte aldaketa,
etab.). Aztertu ditugun puntu hauek erakusten digute nola diren faktore denak
garrantzitsuak haur baten heziketarako. Geroz eta hobeto landu faktore bakoitza,
orduan eta emaitza hobeagoak lortuko ditu pertsona batek bere heziketan, baina
ez da erraza denak ondo koordinatzea. Horretarako, faktore denak elkarlanean
aritu behar dute heziketa ahalik eta hoberena lortzeko, eta emaitza ahalik eta
onena lortzeko.
BIBLIOGRAFIA
Josefina
Aldecoa (1997):
La fuerza del destino. Idazlea eta Pedagogoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

