2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI!

Kaixo! Gu Nekane Sanchez, Erika Berrueta, Jokin Moyua, Iñaki Jurado eta Nicole Vargas gara.

Nekane eta Erikak batxilergoa bukatzerakoan Haur Hezkuntza ikastea erabaki zuten, beti haurrak zaintzen egon direlako haien aisialdietan eta oporretan. Pentsatzen dute gustoko gauza bat ikastea errazagoa eta dibertigarriagoa dela.

Ni, Jokin Moyua, batxilergoa egin eta gero kiroleko zikloa egin nuen eta bertan aurrekin monitore bezala egin nituen praktikak. kirola gustukoa dut, baina haurrei kirola irakastea gehiago. beraz, aurren heziketan aritzea gustukoa dut eta horregatik etorri naiz bertara.

Nicole Vargas naiz batxilergoa bukatu  eta  Gizarte Langintza hasi nintzen ikasten. Ez nengoen pozik ikasketa horiekin eta benetan gustuko nuena ikastea erabaki dut. Haurren heziketa interesgarria dela pentsatzen dut eta ondo konpontzen naiz haiekin. Udan klase partikularrak ematen dizkiot haurrei.

Ni Iñaki naiz, batxilergoa bukatu ondoren haur hezkuntza egiteko ideia erakargarria suertatu zitzaidan, umeekin ondo moldatzen naizelako eta haiekin lan egitea guztientzako onuragarria dela uste dudalako; askotan umeak zaindu egin ditut eta eskola bateko tutoretza orduetan parte hartu egin dut hainbat haurrekin.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina